Itxi

Bilera Montevideon

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak ordezkariak bidaliko ditu Venezuelara

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

“Hauteskunde prozesu sinesgarri bat lehenbailehen izateko, beharrezko bermeak ezartzeko lanean” jarraituko dutela esan du taldeak. Martxoaren hasieran berriz bilduko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Venezuelara ordezkariak bidaltzea adostu du Harremanetarako Nazioarteko Taldeak ostegun honetan, Montevideon, aldeekin biltzeko. Europako eta Latinoamerikako dozena bat herrialdek osatzen dute taldea, eta Venezuelan krisi humanitarioa “areagotzen” ari dela ohartarazi du.

“Hauteskunde prozesu sinesgarri bat lehenbailehen izateko, beharrezko bermeak ezartzeko lanean” jarraituko dutela esan du taldeak adierazpen batean. Ia herrialde parte-hartzaile guztiek sinatu dute adierazpena.

“Laguntza humanitarioa, nazioarteko printzipioekin ados, premiaz entregatzeko” egingo du lan taldeak. Adierazpenaren arabera, taldeak “misio tekniko bat bidaliko du” Venezuelara bi helburuak lortzeko.

Gainera, bilera bat deituko du martxoaren hasierarako, prozesuaren garapena aztertzeko.

Europar Batasuna (EB), Uruguai, Costa Rica, Ekuador, Espainia, Italia, Portugal, Herbehereak, Suedia, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuak sinatu dute adierazpena.

Mexikok eta Boliviak ere hartu dute parte Montevideoko bileran, baina ez dute azken adierazpena babestu.

“Venezuelako krisi larriak eskualdean duen eragina eta herriaren egoera zaila” azpimarratu dituzte adierazpenean.

Albisteak (5)

Bideoak (1)