Itxi

VENEZUELA

Laguntza humanitarioa otsailaren 23an sartuko dela Venezuelara iragarri du Guaidok

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Giza laguntzaren sarrera ahalbidetzea eskatu die oposizioak Nicolas Maduroren Gobernuari eta Armadari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kolonbian blokeatuta dagoen laguntza humanitarioa otsailaren 23an sartzen hasiko dela Venezuelan iragarri du Juan Guaido bere burua herrialdeko presidente izendatu duen oposizioko buruak.

"Otsailaren 23a izango da giza laguntza sartzeko eguna, hortaz, gaurtik sarrera horren arduradun diren sektore guztiei lagunduko diegu", iragarri du Guaidok oposizioak deitutako manifestazio jendetsu baten amaieran.

Oposizioko buruaren esanetan, datorren asteburuan asanbleak, kabildoak eta "kanpamentu humanitarioak" egingo dituzte, giza laguntza antolatzeko izena eman duten boluntarioak prestatzeko. Armadak laguntzaren sarrera oztopatzen badu, boluntarioak mugara bertara joango dira horren bila.

"Karabanatan, protestan, mobilizazioan, segizioan joan beharko dugu", esan du. Gaineratu duenez, "laguntza humanitarioa bai edo bai sartuko da".

Ildo horretan, laguntza humanitarioa sartzen uzteko eskatu die Guaidok militarrei, segur aski, horien senideek ere beharko dutela argudiatuta.



Albisteak (5)

Bideoak (1)