Itxi

EBtik ateratzeko akordioa

'Brexit'a berriro negoziatzea oso zaila izango da, Gobernu britainiarraren esanetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hala ere, azken asteotan bi aldeen artean izandako solasaldiak "oso erabilgarriak izan dira", Theresa Mayren Gobernuko buruordearen esanetan.

Londresek Europar Batasunarekin adostutako akordioa berriro negoziatzea du helburu. Argazkia: EFE

Brexitaren negoziazioa "berriro zabaltzea oso zaila izango da", David Lidington Erresuma Batuko Gobernuko bigarrenaren hitzetan, baina azken asteotan bi aldeen artean izandako solasaldiak "oso erabilgarriak izan dira", gaineratu du.

Komunen Ganberak Theresa Mayren akordioa erabat baztertu ostean, Europar Batasunarekin adostutako akordioa berriro negoziatzea du helburu Londresek. Hala ere, Europako agintari nagusiek testua berriro negoziatzea ukatu dute.

Joan den astean Bruselan egon ostean, "EBtik alde egiteko ituna berriro zabaltzea oso zaila izango da", esan du Lidingtonek, BBC irratian egindako elkarrizketa batean. "Adeitasun deiak baino gehiago izan dira", Mayren Gobernuko buruordearen aburuz. Horrenbestez, ez du baztertzen egungo geldialdia bertan behera gelditzea.

"Politika eztabaida erabilgarria izan genuen, bai Erresuma Batuarentzat, baita EBko herrientzat ere; eta egin daitekeenaz hitz egin dugu", esan du Mayren Gobernuko buruordeak.

Albisteak (6)