Itxi

Venezuelako krisia

Madurok harreman guztia eten du Kolonbiarekin eta diplomazialariak kanporatu ditu

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

"Ezin dut Kolonbiako gobernu faxistaren eraso gehiago jaso, horregatik erabaki dut harreman politiko guztiak etetea", adierazi du Madurok Caracasen egindako ekitaldi jendetsuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri du harreman diplomatiko guztiak eten dituela Kolonbiarekin, eta 24 orduko epea eman die herrialde horretako diplomazialariei Venezuelatik alde egiteko.

Horren aurrean, Kolonbiako Gobernuak etxera itzultzeko agindu die funtzionario diplomatikoei eta kontsulei.

"Ezin dut Kolonbiako gobernu faxistaren eraso gehiago jaso, horregatik erabaki dut harreman politiko guztiak etetea", adierazi du Madurok Caracasen egindako ekitaldi jendetsuan.

Hala, agintari venezuelarrak 24 orduko epea eman die Kolonbiako ordezkari diplomatikoei Venezuelatik alde egiteko, Kolonbiak AEBen kamioiak mugatik sartzeko egin duen ahaleginaren aurrean erantzuteko.

Laguntza Armadari

Venezuelako presidenteak esan du ez duela "amore emango" gertatzen dena gertatzen dela, eta militarrei, miliziari eta jarraitzaileei defendatzeko eskatu die.

"Nire bizitza aberriaren defentsan emango dut, eta inola ere ez dut amore emango, beti defendatuko dut gure aberria nire bizitzarekin", adierazi du agintariak milaka jarraitzaileren aurrean, Caracasen.

Era berean, "batasun zibiko-militarra" eskatu du "zerbait" gertatuko balitzaio ere.

Albisteak (2)

Bideoak (2)