Venezuela
Guaido itzuli egin da Venezuelara
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oposizioko burua Caracaseko aireportura heldu da arratsalde honetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juan Guaido bere burua Venezuelako presidente izendatu zuen oposizioko burua herrialdera itzuli da arratsalde honetan, Hego Amerikako hainbat herrialdetatik bira bat egin eta gero.
Guaido Caracaseko aireportura iritsi da, eta, bertan, hainbat jarraitzaile eta nazioarteko ordezkari zain zituen, hala nola Espainiako, Frantziako, Alemaniako, Portugalgo, Txileko eta Argentinako diplomaziariak.
“Hemen gaude”, adierazi du kazetarien aurrean.
Guaidok bidaia egin du Latinoamerikako hainbat herrialdetatik, babes bila. Dena dela, epaileek herrialdetik ez ateratzeko agindua emana zuten; beraz, baliteke atxilotua izatea.
Urtarrilaren 23an, Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteak, Juan Guaidok, herrialdeko presidente izendatu zuen bere burua, manifestazio batean.