Itxi

VENEZUELA

Administrazio publikoan 'lanuzte mailakatuak' egiteko planak iragarri ditu Guaidok

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ziurtatu duenez, 'inork eta ezerk ez du' herrialdeko bakea hautsiko. Halaber, Gobernuak Venezuela ezegonkortu nahi dutenak garaituko dituela adierazi du.

Juan Guaidó. Argazkia: EFE

Juan Guaido bere burua Venezuelako presidente izendatu zuen oposizioko kideak administrazio publikoan "lanuzte mailakatuak" egiteko planak iragarri ditu, atzo herrialdeko funtzionarioekin bilera egin ondoren.

Batzarrean Guiadok azpimarratu zuenez, langileek ez dute ezer oparitzerik nahi, "soldata duin bat izan nahi dute". "Diktadurak langile publikoak bahitu ditu", gaineratu zuen.

Haren esanetan, langileek eurek proposatu dute administrazioan "lanuzte mailakatuak" egitea. "Ministerio, institutu edo Estatuko enpresa bakoitzean nahikoa da esan behar da", azaldu du. "Gure langile publikoek beren lanari esker bizi nahi dute eta beren lan eskubideak errespetatuko dituen nagusi bat izan", defendatu du, "jazarpen politikoari amaiera" emango zaiola nabarmendu aurretik.

Maduro: "Inork eta ezerk ez du Venezuelako bakea hautsiko"

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ziurtatu duenez, "inork eta ezerk ez du" herrialdeko bakea hautsiko. Halaber, Gobernuak Venezuela ezegonkortu nahi dutenak garaituko dituela adierazi du.

Hugo Chavezen heriotzaren seigarren urteurreneko ekitaldian, martxoaren 9rako deituta dauden "inperialismoaren aurkako" manifestazioetan parte hartzeko deia egin die Madurok venezuelarrei.

"Historiaren alde egokian gaude, bidezkoa den kausa defendatuz, Venezuela defendatuz. Gaur, inoiz baino gehiago, aberria defendatzeko deia egiten dut. Batasun nazionalaren aldeko deia egiten dut", gaineratu du.


Albisteak (4)