Itxi

VENEZUELA

Eskolak bertan behera eta negozioak itxita Venezuelan, itzalaldia tarteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gobernuak 'sabotaje' ekintza bat eta 'eraso zibernetiko' bat izan dela adierazi du. Juan Guaidok, bere aldetik, larrialdi egoera ezartzeko eskatuko dio Asanblea Nazionalari.

Itzalaldia Venezuelan. Argazkia: EFE

Nicolas Maduroren Gobernuak eskolak bertan behera uzteko eta lan jarduna eteteko agindu du gaurko egunari begira, itzalaldiaren eta argi indarraren joan-etorriaren ondorioz. Caracas hiriburuko hainbat tokitan argi indarra joan-etorrian badabil ere, beste hainbat tokitan itzalaldia erabatekoa da ostegunetik.

Gaurkoa bigarren etenaldia da. Izan ere, iragan ostiralean ere eskolak eta lanaldiak eten egin zituen Gobernuak. Madurok "sabotaje" ekintza bati eta "eraso zibernetiko" bati egotzi dio itzalaldia. Juan Guaido buru duen oposizioak hori guztia ukatu du eta Gobernuaren kudeaketa txarrari eta inbertsio faltari leporatu dio.

Maduroren Gobernuak AEBri eta oposizioari leporatzen die itzalaldia. Argindarraren falta venezuelarren egunerokoa guztiz baldintzatzen ari da: komunikazioa, ur hornidura, saltokiak, ospitaleak, ...

Gobernutik ez dute itzalaldiak eragindako kalteen berri eman.

Bestalde, Juan Guaidok "larrialdi egoera" ezartzeko eskatuko dio astelehen honetan Asanblea Nazionalari.

Albisteak (3)