Itxi

Erresuma Batua

Akordiorik gabeko 'brexit'a aurreikusi du Barnierrek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Erresuma Batua EBtik ateratzeko egindako azken bozketan gehiengorik ez lortzea "harrigarria" eta "etsigarria" iruditu zaio Michel Barnierri.

Michel Barnier. Argazkia: EFE

Michel Barnierrek, Brexiterako Europar Batasunak duen negoziatzaileak, esan du EB prest dagoela akordiorik gabeko irteera baterako. Hain zuzen ere, itunik gabeko brexita aurreikusi du astearte honetan.

Kanpo Arazoetako batzordearen aurrean Europako Parlamentuan emandako hitzaldian, Barnierrek esan du bere aurreikuspena beteko balitz, hainbat gai negoziazio mahaira eraman beharko lituzketela berriro ere; besteak beste, herritarren eskubideei edota Irlandako mugari buruzko akordioak.

Gainera, Barnierren aburuz, Erresuma Batua EBtik ateratzeko egindako azken bozketan gehiengorik ez lortzea "harrigarria" eta "etsigarria" da.

Bestalde, iragan ostiralean irteera akordioa errefusatzeko emandako botoak izan ditu gogoan, baita brexitaren ordez planteatutako aukerak ere. Guztira, lau aukera aurkeztu zituzten, baina batek ere ez zuen gehiengorik lortu.

"Harrigarria iruditzen zaigu, eta ziur nago guretzat etsigarria dela EBtik ateratzea adostu zuen herrialde horren Parlamentuan oraindik ez dutela aldeko gehiengo bakar bat lortu ikustea", esan du atsekabetuta.




Albisteak (5)