Dardara
4,5 graduko lurrikara batek Guatemala astindu du
eitb.eus
Dardara Guatemalako Hiria hiriburutik 6 kilometro hegoaldera gertatu da, 10 kilometroko sakoneran.
Richter eskalan 4,5 graduko lurrikara izan da Guatemalan astearte honetan, EMSC Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak jakinarazi duenez.
Dardara Guatemalan 22:04 zirenean gertatu da, Guatemalako Hiria hiriburutik 6 kilometro hegoaldera eta Santa Catarina Pinulatik 3 kilometro ipar-mendebaldera, 10 kilometroko sakoneran.
Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.