Bozketa eguna
Peruk presidentea aukeratuko du berdintsu dauden 5 hautagaien artean
Erredakzioa
Ez da espero hautagaietako inork presindete izateko beharrezkoa den % 50 lortzea (gutxienezkoa), beraz, bigarren itzui bat egin beharko dute, ekainaren 5ean. 20 milioi peruar inguruk bozkatuko dute.
Peruarrek hautesontzietara joko dute Alan Garcia egungo presidentea ordezkatuko duen pertsona aukeratzeko. Historian izandako hauteskunderik orekatuenak dira, izan ere, bost hautagaik daukate presidentetzarako giltza, kanpaina osoan inkestetan aurrea eta atzera ibili ostean.
19,9 milioi peruar baino gehiagok bozkatuko dute presidentea, bi presidenteordeak, 130 biltzarkideak eta parlamentuko 15 ordezkariak aukeratzeko. Perun bozkatzea derrigorrezkoa da eta, boza eman ezean, isunak jasotzen dituzte.
Ollanta Humala nazionalistak, Gana Peru alderdikoak, lehenengo postura salto egin zuen duela aste gutxi. Keiko Fujimori biltzarkidea (Alberto Fujimori presidente ohiaren alaba) norgehiagokan mantendu da eta, azkeneko monentuan, bigarren postuan hartu du lekua.
Hala ere, seguruenik, hautagaietako inork ez du lortuko presindete izateko beharrezkoa den % 50 (gutxienezkoa), beraz, bigarren itzui bat egin beharko dute, ekainaren 5erako aurrikusita dagoena.