Itxi

DARDARA

5,3 graduko lurrikara batek Txile astindu du

EITB.EUS

Leer en Castellano

Dardara itsasoan gertatu da, Chañaraletik 80 kilometro ipar-mendebaldera, 40 kilometroko sakoneran.

Lurrikararen epizentroa, mapan. Argazkia: EMSC

Richter eskalan 5,3 graduko lurrikara izan da Txilen ostiral honetan, EMSC Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak jakinarazi duenez.

Dardara bertan 02:22 zirenean gertatu da, itsasoan, 40 kilometroko sakoneran, Chañaraletik 80 kilometro ipar-mendebaldera eta Taltaletik hego-mendebaldera.

Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.