Venezuela
Leopoldo Lopez eta haren familia Txileko enbaxadan babestu dira
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lopezen emaztea eta alaba goizean goiz joan dira enbaxadara, Juan Guaidok oposizioko kidea askatu dutela jakinarazi eta matxinadarako deia egin duenean, hain zuzen ere.
Leopoldo Lopez oposizioko kidea eta haren familia Txilek Caracasen duen enbaxadara joan dira eta "apopilo" gisa hartu dituzten bertan, Roberto Ampuero Atzerri ministro txiletarrak jakinarazi duenez.
Ildo berean, hogei bat militarrek Brasilgo enbaxadan sartzeko baimena eskatu dutela iragarri du Bolsonaroren Gobernuak.
"Lilian Tintori eta alaba Caracasen dugun egoitza diplomatikoan sartu dira apopilo moduan. Eta duela gutxi, Leopoldo Lopez ere bertan dago", iragarri du kantzilerrak Twitter sare sozialean.
La Tercera egunkariak zabaldu duenez, Lopezen emaztea eta alaba goizaldean joan dira Txileko enbaxadara, Juan Guaidok oposizioko kidea askatu dutela jakinarazi eta Nicolas Maduroren aurkako matxinadara dei egin duenean, hain zuzen ere.
Lopezi 13 urteko zigorra ezarri zioten, 2014ko protestatan indarkeria bultzatzea egotzita. 2017ko uztailaz geroztik, etxean ari zen zigorra betetzen.
Lopezek Guidoren ondoan eman du eguna. Goizean goiz, Guaidok Maduro Gobernutik kentzeko kolpe militarrerako deia egin du, eta ondoren manifestazio batean hartu dute biek.