Itxi

VENEZUELA

Venezuelako egoera 'elkarrizketaren bidez' konpontzea eskatu du Urkulluk

AGENCIAS | Redacción

Leer en Castellano

Laguntza humanitarioari ateak zabaltzeko "premia" ere azpimarratu du lehendakariak.

Laguntza humanitarioari ateak zabaltzeko "premia" ere azpimarratu du lehendakariak. Argazkia: EFE

Venezuelan hauteskundeak ospatu daitezen, herriaren egoera "elkarrizketaren bidez konpontzea eta modu baketsuan adostutako irtenbidea bilatzea" eskatu du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Juan Guaido Venezuelako oposizioko buruak Nicolas Maduro Gobernutik kentzeko kolpe militarra deitu ostean zabaldu du mezua lehendakariak sare sozialetan.

Halaber, laguntza humanitarioa ahalbideratzeko beharra ere azpimarratu du lehendakariak.


Eusko Jaurlaritzak Venezuelako Asanblea Nazionalari eta Juan Guaidori babesa eman zien otsailean, "Venezuelako ordezkari demokratiko gisa". Hauteskundeak deitzeko prozesua abiatzeko ere eskatu zion orduan.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren arabera, maiatzeko Venezuelako hauteskundeak ez ziren legezkoak izan; horrenbestez, Guaido babestu zuten hauteskunde "demokratiko, gardenak eta sinesgarriak" deitu zitzan.



Albisteak (5)