Itxi

VENEZUELA

Altxamendu militarra gidatzea leporatu dio Madurok AEBko Segurtasun idazkariari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Venezuelako presidenteak ziurtatu duenez, Jusizia altxamendu militarraren arduradunen bila ari da eta 'berandu baino lehen' ordainduko dute egindakoa.

Nicolas Maduro Langileen Nazioarteko Eguneko ekitaldi batean, Caracasen. Argazkia: EFE

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak azken orduetan adierazi duenez, Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidenteak gidatutako altxamendu militarra Etxe Zurian prestatu zuten, eta John Bolton AEBko Segurtasun idazkariari egotzi dio berau gidatzea.

"Altxamendu kolpista John Boltonek gidatu du Etxe Zuritik. John Boltonek Venezuelako demokraziaren aurka egindako legez kanpoko ekintzak ikertzeko eskatzen diot AEBri", esan du Madurok Maiatzaren 1aren harira Caracasen egindako ekitaldian.

Maduroren esanetan, Justizia altxamendu kolpistaren arduradunen bila ari da, eta "berandu baino lehen" kartzelarekin ordainduko dute egindakoa.

"Enbaxadatik enbaxadara ihes egiten ari dira", salatu du Madurok, Leopoldo Lopez oposizioko kideari zeharka aipamena eginez, Miraflores Jauregiaren atarian bildutako jarraitzaileen artean. "Justizia horien bila ari da, eta berandu baino lehen kartzelarekin ordainduko dute beren traizioa", adierazi du.

Albisteak (5)