Itxi

Erresuma Batua

Erresuma Batuak Europako hauteskundeetan parte hartuko duela baieztatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

'Brexit'ari buruzko akordioa maiatzaren 23a baino lehen lortuko ez dutela jakinda, Theresa Mayren Gobernuak Europako hauteskundeetan parte hartzea erabaki du.

Theresa May, Bruselan egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Erresuma Batuak datorren maiatzaren 23an Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte hartuko duela baieztatu du Gobernu britainiarrak.

Maiatzaren 23a baino lehen Komunen Ganberan brexit-ari buruzko ituna adostea ezinezkoa dela onartuta, Theresa Mayren Gobernuak hauteskundeetan parte hartzea erabaki du; izan ere, hauteskundeetara ez joateko aukera bakarra horixe zen: Europar Batasunetik ateratzeko akordioa egitea Erresuma Batuko Parlamentuan.

Bruselak urriaren 31ra arteko epea eman zion Erresuma Batuari brexit-a gauzatzeko.

Kontserbadoreek ez dute hautagaitzari eta kanpainari buruz ezer iragarri, orain arte brexit-aren akordioa berrestea eta hauteskundeak saihestea izan baita haien lehetasuna.

Aitzitik, liberaldemokratak eta brexit-aren aurka dagoen Change UK taldeak duela egun batzuk abiarazi zuten Europako hauteskundeetako kanpaina.

Albisteak (3)