Irekiera
Venezuelak mugak ireki ditu Brasilekin eta Aruba irlarekin
agentziak | erredakzioa
Otsailaren 23tik itxita egon ostean, Nicolas Maduroren Gobernuak zabaltze prozesuari ekin dio bi herrialdeekin.
Brasilgo eta Aruba irlako mugak berriro ireki ditu Venezuelak, Tareck El Aissami Ekonomia presidenteordeak adierazi duenez. Beste mugak, ordea, itxita mantenduko dira “liskar” egoera amaitu arte.
Aurreko otsailaren 23an mugak itxi zituen Venezuelak, Juan Guaido oposizioko buruak laguntza humanitarioa eskatu eta porrota izan ondoren.
AVN informazio-agentziaren arabera, Nicolas Maduroren Gobernuak Brasilgo mugak ireki ditu bertan lortzen den “ekonomia, gizartea, politika eta kultura berriro ezartzeko asmoz”. Gainera, Brasilgo Roraima lurraldearekin ere negoziazioak egin ditu herrialdeak. Bertatik, venezuelar ugarik ihes egin dute azken urteotan. Ekonomia presidenteordearen esanetan, “ez dira gure barne arazoetan sartuko”.
Era berean, Arubarekin dituen mugak itsaso eta aire bidez irekiko direla gehitu du El Aissamik.