Itxi

Venezuela

2004az geroztik preso zegoen komisario bat berak askatu duela dio Guaidok

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ivan Simonovis etxean giltzapeturik zuten. Bere indultua jaso ondoren askatu dutela adierazi du Guaidok.

Juan Guaido oposizioko buruzagia Caracasen (Venezuela). Argazkia: EFE/ Raul Martinez

Juan Guaido Venezuelako Parlamentuaren buruzagiak ostegun honetan ziurtatu duenez, Ivan Simonovis komisarioa askatu dute. Etxean giltzapeturik zuten eta bere indultua jaso ondoren askatu dutela azaldu du Guaidok, apirilaren 30ean Leopoldo Lopezekin egin bezala.

Simonovis 2004an atxilotu zuten, Hugo Chavez garai hartako presidentearen aurkako Estatu kolpean parte hartzeagatik. Gutxienez, 20 pertsona hil zituzten kolpean.

Hori dela eta, 2009an 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina arrazoi humanitarioak direla eta etxean betetzen ari zen 2014tik.


Albisteak (3)