Itxi

Venezuela

Lilian Tintori eta haren alaba Espainian daude

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Leopoldo Lopez oposizioko buruzagiak, berriz, Venezuelan jarraitzen du, Espainiak Caracasen duen enbaxadan.

Lilian Tintori. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, Lilian Tintori –Leopoldo Lopez Venezuelako oposizioko buruzagiaren emaztea- eta haren alaba Espainian daude.

Joan den apirilaren 30etik, Espainiak Caracasen duen enbaxadako erresidentzian egon dira.

Espainiako Gobernuak ez du bidaiari buruzko xehetasunik eman, baina Atzerri Ministerioaren iturriek baieztatu dute Leopoldo Lopezek Espainiako enbaxadan segitzen duela, Caracasen.

Europa Press agentziak zabaldu duenez, bidaiaren asmoa familia biltzea da, bikotearen bi seme nagusiak eta Leopoldo Lopezen gurasoak Espainian bizi direlako. Gurasoei 2015ean eman zieten espainiar naziotasuna.

Aipatzekoa da Leopoldo Lopezen aita Alderdi Popularraren hautagaitzan aurkeztu zela Europako hauteskundeetara maiatzaren 26an.


 

Albisteak (4)