Erresuma Batua
Laura murriztu da Theresa May ordezkatzeko hautagaien kopurua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Boris Johnson Londresko alkate ohia izan da berriz ere babes handiena lortu duena, asteazkenean egindako bozketan.
Lau hautagai geratzen dira Alderdi Kontserbadorearen barruan Theresa May alderdian eta Erresuma Batuko Gobernuan ordezkatzeko. Izan ere, Rory Stewart Nazioarteko Garapenerako ministroa kanpoan geratu da asteazken honetan.
Gaur hirugarren bozketa egin dute, eta Boris Johnson Londresko alkate ohia izan da berriz ere babes handiena lortu duena, 313 botoetako 143 bereganatuta.
Bihar, osteguna, berriz bozkatuko dute, bi hautagai geratu arte. Horien artean, militanteek hautatuko dute irabazlea.