Egunkari digital baten arabera
AEB Bin Ladenen gorpuaren argazkia zabaldu ala ez aztertzen ari dira
Erredakzioa
Etxe Zuriko bozeramailearen ahotan, gai korapilatsua da eta argazkiak "subertsiboak izan daitezke". Komunikabideei "pazientzia" eskatu die.
Bin Ladenen gorpuaren argazkiak zabaltzea edo ez eztabaidatzen ari dira AEBetan, baina Jay Carneyk Etxe Zuriko bozeramaileak ez du erabaki irmo baten berririk eman. Argazkiak argitaratzea "posible" dela adierazi du Carneyk, baina "aztertzen ari dira". Etxe Zuriko bozeramailearen ahotan, gai korapilatsua da eta argazkiak "subertsiboak izan daitezke".
Gorpuaren argazkiak argitaratzea aztertzen ari da Etxe Zuria, baina orain arte ez du erabakirik hartu.
Komunikabideei "pazientzia" eskatu die Carneyk. "Egoera aztertzen ari gara eta erabaki aproposa hartuko dugu", erantsi du.
Etorkizunean operazioak arriskuak jar ditzaketen irudiak zabaltzea ez dute nahi inteligentzia zerbitzuek.
Baina Bin Ladenen heriotza demostratzeko irudien eskaria dagoela badaki Etxe Zuriak. 2001eko irailaren 11ko atentatuetako biktimen senitartekoek argitaratzea eskatu dute, aurrera jarraitzeko lagunduko dielako.