Itxi

Migratzaileen erreskatea

'Sea Watch'eko kapitainaren atxiloketa trending topic bihurtu da hainbat herrialdetan

EITB.EUS

Leer en Castellano

40 migratzaile zeramatzan ontziarekin Lampedusako portuan lehorreratzeagatik atxilotuta dago Rackete. #freecarola, #carolarackete eta #seawatch traolekin, babesa adierazi diote sare sozialetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Carola Rackete migratzaileak itsasoan erreskatatzeko 'Sea Watch 3' ontziaren kapitainaren atxiloketak sare sozialak aztoratu ditu, eta auzia trending topic bihurtu da Twitterren Europako hainbat herrialdetan, hala nola, Espainiar Estatuan, Italian, Alemanian, Suitzan eta Austrian. #freeCarola, #CarolaRackete eta #seawatch traolekin, Racketen atxiloketaren aurka azaldu dira milaka erabiltzaile, eta babesa erakutsi diote.

Italiako agintarien baimenik gabe, itsasoan erreskatatutako 40 migratzaile zeramatzan ontziarekin, Lampedusako portuan lehorreratzeagatik etxe barruko atxiloketan dago Rackete, nabigatze araudiaren 1100 legearen urraketa leporatuta. Aginte-ontziei aurre egiteagatik hiru eta hamar urte bitarteko espetxe-zigorra jaso dezake kapitainak.

Ane Irazabal EiTBko berriemailearen txioa, Carola Racketeri buruz:

Lehorreratu dituzten 40 migratzaile inguru Lampedusako harrera-zentroan daude. Sea Watch Gobernuz Kanpoko Erakundeak baieztatu duenez, medikuek migratzaileak artatu dituzte dagoeneko, baina oraindik ez dakite nora eramango dituzten. Europako hainbat herrialde prest agertu dira horiek hartzeko, tartean, Alemania.

Salviniren mehatxua

Bestalde, Matteo Salvini Italiako Barne ministroak Open Arms Espainiako GKEari ohartarazi dionez, litekeena da 'Sea Watch' ontziari jazotakoa Open Armseko ontziari ere gertatzea, indarrez Lampedusako portuan lehorreratzen saiatuz gero.

Albisteak (2)

Bideoak (1)