Itxi

Estatu Batuak

Pablo Ibar Floridako espetxe batera eraman dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Okeechobeeko presondegira eraman dute eta han beteko du biziarteko espetxe-zigorra.

Pablo Ibar, epaiketaren saio batean. Artxiboko argazkia: EFE

Pablo Ibar Floridako Okeechobee espetxera eraman dute eta han beteko du 1994an hiru pertsona hiltzea leporatuta ezarri zioten bizi osorako kartzela-zigorra.

Ibarrek 25 urte daramatza preso, eta horietako 17 "heriotzaren korridorean" igaro ditu. Alabaina, joan den maiatzaren 22an heriotza-zigorra saihestu zuen. Hori bai, biziarteko espetxealdia ezarri zioten eta zigorra Okeechobeeko kartzelan beteko dugu.

Floridako espetxerik handiena da. 1995ean ireki zuten eta 1.632 presorentzako tokia dauka.  

Bisitatzera joan ahal izateko egin behar diren tramiteak abian jarri dituzte jada Ibarren senideek.

 

 

Albisteak (2)