Merkataritza hitzarmena
Johnsonek eta Trumpek merkataritza hitzarmena negoziatzeko hitza eman diote elkarri
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Biek merkataritza libre baten aldeko hitzarmenarekiko konpromisoa erakutsi dute. Negoziazioak Erresuma Batuak EB utzi bezain laster hasiko dituztela baieztatu dute.
Lehen ministro britainiar Boris Johnson kontserbadorea eta Estatu Batuetako presidente Donald Trump, hitzarmen bat negoziatzeko gelditu dira. Londresko Gobernuko bozeramaile baten arabera, aldebiko merkataritza hitzarmen bat izan dute oinarri Erresuma Batuak EB uzten duenean martxan jartzeko.
Iturri honen arabera, bien arteko bilera telefono bitartez izan da. Trumpek Johnson zoriondu du eta aldebiko harremanaz hitz egiteari ekin diote.
Era berean, bozeramaileak baieztatu du, biak 'brexit'ak eskaintzen duen aukerarekin bat datozela. Hain zuzen ere, Erresuma Batuaren eta Estatu Batuen arteko harremanak estutzeko.
Johnson eta Trumpek Iranekin dagoen auziaz ere aritu dira eta elkarrekin eta aliatuekin lan egiteko beharraz. Era horretan, Persiar Golkoarekin duen 'jarrera desegonkorrari' aurre egin ahalko diete.
Bi mandatariek atzera ere hitz egiteko gelditu dira G7ko goi bileran, Biarritzen (Frantzia).