Venezuela
Maduroren Gobernuak AEBren blokeoaren aurkako manifestazioa deitu du
Agentziak | Erredakzioa
Protesta Caracasen izango da eta bi kilometroko ibilbidea egingo dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nicolas Maduroren Gobernuak manifestazioa deitu du asteazken honetarako Caracasen, Donald Trumpen Gobernuak Venezuelak AEBn dituen ondasunak blokeatu baititu.
Bi kilometro inguruko ibilbidea Panteoi Nazionalean amaituko da. Oraingoz ez dute argitu Madurok edota chavismoaren beste agintari batzuek manifestazioan parte hartuko duten.
Venezuelako Exekutiboak "eraso larritzat eta terrorismo ekonomikotzat" jo du Venezuelako Gobernuak AEBn dituen ondasunei Trumpen Gobernuak ezarritako blokeoa.
Ildo horretan, Trumpen neurriek "elkarrizketa politikoaren porrotaren alde egiten dute", esan dute Gobernuaren iturriek Barbadosen Norvegiaren babespean egiten ari diren elkarrizketen harira.
Hala ere, Maduroren Gobernuak jakitera eman duenez, blokeo horrek "ez dio elkarrizketa prozesuari eragingo". Halaber, bakea lortzeko "akordio nazionalak adosteko borondatea" duela nabarmendu du.