Itxi

Erresuma Batua

Johnson 'brexit'aren luzapena eskatzera behartuko lukeen legea onartu dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Legeak Komunen Ganberaren oniritzia jaso zuen asteazkenean dagoeneko. Dibortzioa urtarrilaren 31ra arte atzeratzea eskatzeko exijitzen dio legeak Gobernuari, akordiorik gabeko 'brexit'a saihesteko.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE/EPA/NEIL HALL

Akordiorik edo EBtik akordiorik gabe ateratzeko Parlamentuaren baimen espresik ezean Boris Johnson lehen ministroa brexit-aren luzapen bat eskatzera behartuko lukeen legea onartu du Erresuma Batuko Lorden Ganberak ostiral honetan.

Legeak Komunen Ganberaren oniritzia jaso zuen asteazkenean dagoeneko. Dibortzioa urtarrilaren 31ra arte atzeratzea eskatzeko exijitzen dio legeak Gobernuari, akordiorik gabeko brexit-a saihesteko. Isabel II.a erreginak testua astelehenean berretsiko du.

Hala ere, hirugarren luzapen bat eskatu baino "areka batean hiltzea" nahiago lukeela ziurtatu zuen Johnsonek ostegunean. Downing Streetera heltzeko kanpainan zehar jadanik, akordioarekin edo gabe urriaren 31n Erresuma Batua EBtik atera nahi zuela ohartarazi zuen buruzagiak.

Hauteskundeak aurreratzeko apustua egin du lehen ministroak. Horretarako, bozketa berri bat bultzatuko du astelehenean, Parlamentuan. Ekimena berriro errefusatuko duela ohartarazi du oposizioak dagoeneko. Johnsonek urriaren 31ra batere aldaketarik gabe heltzeko baliatuko lukeela uste du oposizioak.

Albisteak (4)