Israel
Netanyahuk Likuden duen agintea berretsi du botoen % 70 baino gehiago eskuratuta
Agentziak | Erredakzioa
Israelgo lehen ministroak boto guztiak zenbatu aurretik aldarrikatu du garaipena. Guztira 41.792 kidek eman diote botoa, ustelkeriagatik auzipetuta dagoen arren.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Likud alderdi eskuindarrean duen agintea berretsi du barne-hauteskundeetan botoen % 72 eskuratuta. Guideon Saar, berriz, ez da % 30eko babesera iritsi.
Netanyahuk boto guztiak zenbatu aurretik aldarrikatu du garaipena. Guztira 41.792 kidek eman diote botoa, ustelkeriagatik auzipetuta dagoen arren, eta horri esker, martxoaren 2ko hauteskundeetarako hautagaia izango da. Saar-ek 15.885 alderdikideren babesa jaso du.
"Eskerrik asko lagunei eta Likudeko kideei euren konfiantza, laguntza eta maitasunagatik. Jainkoaren eta zuen laguntzarekin, hurrengo hauteskundeetan garaipen handia lortuko dut eta Israelgo Estatua zuzentzen jarraituko dut, aurrekaririk gabeko lorpenetarako bidean ", esan du Twitter bidez zabaldutako mezu batean.
¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿! ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿, ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿. ¿¿¿¿¿ ¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿, ¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿.
— Benjamin Netanyahu (@netanyahu) December 26, 2019
Benjamin Gantz Israelgo Urdina eta Zuria koalizioko buruak ez zuen herrialdean koalizio-gobernua osatzeko nahikoa babes lortu, eta agintea itzuli zion Reuven Rivlin Israelgo presidenteari. Ondorioz, urtebetean hirugarren aldiz deitu zituzten hauteskundeak.
Testuinguru horretan, Netanyahuren aurkako kritikak ugaritu egin ziren alderdiaren barruan, ustelkeriagatik inputatu zutelako eta apirileko eta iraileko hauteskundeetan ez zituztelako espero zituzten emaitzak lortu. Izan ere, talde eskuindarrak ez zuen gehiengoa lortzeko aukerarik izan.
Hala, Israelgo hurrengo hauteskundeak, 2020ko martxoaren 2an izango dira, Likudek eta Urdina eta Zuria koalizioak egindako akordio baten ostean. Parlamentuak, akordio hori babestu zuen, eta abenduaren 12an desegin zen, bozketaren ostean.