Itxi

Lurrikara

6,6ko dardara batek Puerto Ricoko hegoaldea astindu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Antza ez da biktimarik izan, ezta kalte materialik ere. Hala ere, uharteak argindar eta komunikazio mozketak izan ditu lurraldearen zati batean.

Haur bat kaltetutako etxe bati begira. Argazkia: EFE

Richter eskalan 6,6 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Puerto Ricoko hegoaldea astindu du astearte honetan, astelehenean 5,8ko mugimendu telurikoa erregistratu ostean, Puerto Ricoko Sare Sismikoak jakitera eman duenez.

Lurrikara kilometro bateko sakoneran eman da, Sare Sismikoa erakundeak bere webgunean azaldu duenez.

Hasiera batean Puerto Rico eta Birjina Uharteetarako tsunami alerta bat igorri zen arren, minutu batzuk beranduago Sare Sismikoa erakundeak bertan behera utzi du.

Sismoaren epizentroa itsasoaren gainean izan da, Guayanillatik hegoaldera eta Poncetik hego-mendebaldera.

Orain arte ez da biktimarik izan, ezta kalte materialik ere. Hala ere, uharteak argindar eta komunikazio mozketak izan ditu lurraldearen zati batean.