Itxi

AEB

Trumpek Pentagonoaren 7.200 milioi erabil litzake Mexikoko harresirako

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hori iragarri du 'The Washington Post' egunkariak. Diru horrekin, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak harresiaren 1.400 bat kilometro egingo lituzke. Mugak 3.170 kilometroko luzera du.

Trumpek 7.200 milioi erabil litzake harresirako. Argazkia: EFE.

Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek Pentagonoaren aurrekontuko beste 7.200 milioi dolar erabiltzeko asmoa du, AEBren eta Mexikoren arteko mugan eraiki nahi duen harresirako. Hori iragarri du astearte honetan The Washington Post egunkariak, plan horiekin lotutako barne-dokumentu batzuk aztertuta.

Diru horrekin, Gobernu estatubatuarrak aukera izango luke harresiaren 1.400 bat kilometro eraikitzeko. AEBren eta Mexikoren arteko mugak 3.170 bat kilometroko luzera du, egunkariak zegaztu duenez.

Harresia egiteko, Trumpek erabilia du Pentagonoaren dirua; hain zuzen ere, azpiegituretan eta narkotrafikoaren aurkako borrokan erabiltzekoa zen aurrekontuaren zati bat
desbideratu izan du. 2016an Presidentetzara iritsi zenean, harresia hauteskunde-kanpainako promes nagusietakoa izan zen, eta aurtengo hauteskundeetan ere berretsiko omen du harresia egin egingo duela. Guztira, orain arte, Trumpek 18.400 milioi dolar hartu ditu harresia egiteko asmoarekin.

Zailtasunak, harresia egiteko

Dena den, zailtasunak ari da topatzen Donald Trump harresia finantzatzeko; izan ere, AEBn Kongresuak erabakitzen du aurrekontuaz, eta, egun, zatituta dago Estatuko adar
hori: Senatuan, errepublikanoak dira nagusi, eta Ordezkarien Ganberan, aldiz, oposizio demokratak du gehiengoa.

Demokratak ez daude ados harresiarekin, eta presio handia eragin dute Trumpek ezin izateko egin.

Albisteak (3)