Lurrikara Perun
5,4 graduko lurrikara batek Peru astindu du
eitb.eus
Dardara, Liman eta Santiago de Surco barrutian nabaritu da gehien bat, baina baita Trujillo, Casma, Santa edo Arequipa hirietan ere. Antza denez, ez da biktimarik izan, ezta kalte materialik ere.
Richter eskalan 5,4 graduko indarra izan duen lurrikara batek Peru astindu du asteazken honetan, Peruko Geofisika Institutuak bere webgunean jakitera eman duenez.
Dardara Liman eta Santiago de Surco barrutian nabaritu da gehien, baina baita Trujillo, Casma, Santa edo Arequipa hirietan ere. Dena dela, tokiko agintariek oraindik ez dute kalte pertsonalik edo materialik izan den jakinarazi.
Lurrikara, 04:45ean jazo da (09:45 UTC), eta itsasoan izan du epizentroa, Huarmeytik 82 kilometro hego-mendebaldera, Ancash departamenduan, 32 kilometroko sakoneran.