Itxi

Venezuela

Madurok hauteskundeak behatzera gonbidatu du NBE, eta Guaidoren bira kritikatu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bere helburua, "hauteskundeak bermatzeko" neurri berriak martxan jartzea eta "oposizio osoak" parte hartzea dela jakinarazi du Venezuelako presidenteak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Venezuelan, aurten egingo dituzten hauteskunde legegileak behatzeko asmoz ordezkaritza bat izendatzea proposatu dio Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Nazio Batuen Erakundeari (NBE). Halaber, Juan Guaido oposizioko kideak nazioartean egitekoa duen bira kritikatu du.

"Venezuelan berme zabaleko hauteskunde-akordio bat lortzeko negoziazioan parte hartu dezaten eskatzen diet Mexikoko, Argentinako eta Panamako Gobernuari, Europar Batasunari, Elkarrizketarako Taldeari eta NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresi", esan du agintariak.

"Venezuelaren bidea demokrazia, askatasuna, botoa, parte-hartzea eta herriaren protagonismoa dira", nabarmendu du Madurok. Ildo horretatik, bere helburua "hauteskundeak bermatzeko" neurri berriak martxan jartzea eta "oposizio osoak" parte hartzea da, El Universal egunkariak jakitera eman duenez.

Bestalde, Guaidok egindako aldarrikapenetik urtebetera, Madurok adierazi du "ultraeskuinak eta bere nazioarteko aliatuek haren jokabide kolpistaren erabateko porrota" erakusten dutela.

Agintariak adierazi duenez, "Venezuelako eskuinak borrokak, zatiketak eta ahultzeak baino ezin dizkio munduari erakutsi, lidergo faltagatik izandako barne borroken ondorioz, eta ospatu dezaketen gauza bakarra ustelkeria eta oposizioko buruzagi guztien aberastea da, Venezuelaren sakrifizioaren kontura".

Gainera, "eskuin muturrak, Ameriketako Estatu Batuen (AEB) babespean, bakearen eta subiranotasunaren aurkako mehatxuak egin zituen, eta herritarrengan ezegonkortasuna sortzera bideratutako zigor ekonomikoak bultzatu zituen".

Albisteak (3)

Bideoak (1)