Kargatzen...
Itxi

Epidemia

Lau koronabirus kasu atzeman dituzte Alemanian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bavariako lau kutsatuek Webasto auto osagaien konpainian egiten dute lan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alemaniako osasun agintariek koronabirusaren lau kasu baieztatu dituzte. Ustez, harremana dute Bavarian aurkitutako 33 urteko lehen kutsatuarekin. Azken hori Txinatik zetorren emakume batekin harreman zuzena izateagatik kutsatu zen.

Bavariako lau kutsatuek Webasto auto osagaien konpainian egiten dute lan. Hain zuzen ere, Txinatik etorritako emakumea enpresa horretara joan zen ikastaro bat ematera urtarrilaren 21ean.

Gaixoak Municheko ospitale berean sartu dituzte eta ospitaleko unitate isolatuetan daude.

Bihar beste 40 pertsonari ere analisiak egitea espero da, kutsatuekin harreman zuzenean egoteagatik.

Dirudienez, emakumeak ez zuen sintomarik izan herrialdean egon zen bitartean. Txinara itzultzean, eta gaizki sentitzean, medikuarengana joan zen eta positibo eman zuen probetan.

Astelehenean eman zitzaion Webasto enpresari emakumearen gaixoaren berri. Era berean, haiek jarraian eman zieten egoeraren berri langileei eta osasun agintariei.

Lehen kutsadura baieztatu ondoren, osasun agintariak bigarren mailako infekzioak aurkitzen saiatu ziren enpresako langileen artean edo haiekin harremanak izandako pertsonen artean.

Alemaniako gobernuak Hubei probintziara ez bidaiatzea gomendatu du. Bitartean, hiri horretan aurkitzen diren 90 alemanak ateratzeko modu bat ikertzen ari dira.

Jens Spahn Osasun ministroak Alemania prest dagoela horrelako kasuek aurre egiteko adierazi du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)