Italia
Immunitatea galduta, migratzaileen porturatzea galarazteagatik epaituko dute Salvini
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Matteo Salviniri immunitatea kentzea onartu du Senatuak eta, ondorioz, Mediterraneoan erreskatatutako pertsonei Italian porturatzea galarazteagatik epaituko dute.
Matteo Salvini buruzagi ultraeskuindarrari immunitatea kentzea onartu du asteazken honetan Italiako Senatuak, EFE agentziak zabaldu duenez.
Gauzak horrela, Salvini auzitara eramango dute, Mediterraneoan erreskatatutako migratzaileak zeramatzaten ontziak Italiako portuetan sartzea galarazteagatik.
Zehatz-mehatz, joan den uztaileko kasu batengatik epaituko dute Salvini. Garai hartan Barne ministroa eta Mediterraneoan erreskatatutako 131 migratzaile zeramatzan ontzi bati Italian sartzea debekatu zion. Pertsona horiek guztiak bost egunez egon ziren itsasoan, Italiako Poliziaren ontzi batean, portuan noiz sartuko zain.