Koronabirusa
Denda guztiak itxiko dituzte Italian, farmaziak eta supermerkatuak izan ezik
agentziak | erredakzioa
Hala, Contek eskatu du bertan behera gera daitezela “merkataritza jarduera guztiak, oinarrizko beharrei lotutakoak eta farmaziak izan ezik”.
Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak iragarri du denda guztiak itxiko dituztela, farmaziak eta supermerkatuak izan ezik, koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko, dagoeneko 820 hildako eta 12.500 kutsatu baitaude herrialde osoan.
"Ituna egin dut nire buruarekin: lehenik italiarren osasun publikoa dago. Duela egun batzuk bizimodu aldaketa eskatu nien, etxean gera zitezela eskatu nien. Orain urrunago joateko garaia iritsi da", adierazi du agintariak prentsaurreko batean.
Hala, Contek eskatu du bertan behera gera daitezela "merkataritza jarduera guztiak, oinarrizko beharrei lotutakoak eta farmaziak izan ezik".
"Tabernak, jatetxeak, hotelak, pubak eta ileapaindegiak itxiko ditugu", adierazi du Contek. Dena dela, fabriketan lanean jarraituko dute, "langileen segurtasuna bermatzen badute" beti ere.