Koronabirusa
4.000 pertsona baino gehiago hil ditu koronabirusak Italian, 627 egun bakarrean
Agentziak | Erredakzioa
Heriotza berri gehienak Lombardian izan dira, birusak gogorren astindu duen eskualdean.
Koronabirusak 4.032 hildako utzi ditu gaur arte Italian, azken 24 orduetan zendu diren 627 gizon-emakumeak gehituta.
Herrialde horretan, 4.670 positibo atzeman dituzte, eta 37.860 dira orain kutsatuta daudenak; hartara, duela hilabete krisia Italiara iritsi zenetik, 47.021 pertsona gaixotu dira guztira, eta horietatik 5.129ri eman diete alta, Babes Zibilak emandako datuen arabera.
Heriotza berri gehienak, 381, Lombardian izan dira, birusak gogorren jo duen inguruan. 2.549 kasu daude bertan guztira.