Koronabirusa
Boris Johnsonek Erresuma Batuan tabernak, zinemak eta gimnasioak ixtea agindu du
Agentziak | Erredakzioa
Britainiar lehen ministroak adierazi du hilero-hilero aztertuko dutela hartzen ari diren neurriak “arindu” egin daitezkeen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak ostiraletik aurrera Erresuma Batuan tabernak, jatetxeak, antzokiak, gimnasioak eta aisialdiko beste zentro batzuk ixtea eskatu du, koronabirusaren epidemiaren hazkundea gelditzen saiatzeko.
Gobernuburuak prentsaurreko batean esan duenez, “hilero” aztertuko dute egoera, hartzen ari diren neurriak “arindu” egin ote daitezkeen zehazteko.
Halaber, ez dago eperik aurreikusita Erresuma Batuko eskolak berriz irekitzeko, gaur oinarrizko langileen seme-alabentzat izan ezik itxi eta gero, nahiz eta orain arte herritarrei ez zieten isolamendu neurri zorrotzik ezarri.
Taberna eta jatetxeek jaso eta eramateko elikagaiak eskaintzen jarraitu ahalko dute.
Covid-19k 177 pertsona hil ditu Erresuma Batuan, atzo baino 40 gehiago, eta Osasun Sailak 3.269 kasu positibo atzeman ditu.
Osasun Sailak Ingalaterra eta Galeseko 65.000 mediku eta erizain erretiraturi idatzi die, lanera itzul daitezela erregutzeko epidemiaren aurka borrokatze aldera.
Eskozian, azken hiru urteetan erretiroa hartu duten osasun langile guztiei eskatu diete lanera itzultzea azter dezaten.