Koronabirusa
Koronabirusak hildakoen kopuruak behera egin du bigarren egunez Italian
Agentziak | Erredakzioa
Herrialde horretan hildakoen zenbatekoa 6.000tik gorakoa da dagoeneko, eta, duela hilabete birusa bertan lehenengoz agertu zenetik, 63.927 kasu izan dira guztira.
Atzo, astelehenarekin, 6.077ra iritsi zen Italian koronabirusak hildakoen kopurua, 24 orduan 602 heriotza gehiago zenbatuta. Zenbateko horrek, nolanahi den, hildakoen kopurua bigarren egunez jarraian jaitsi zela erakusten du.
Halere, kutsatuen kopuruak gora egin zuen berriz: atzo, astelehenarekin, 50.428 ziren guztira kutsatuak, igandean baino 4.289 gizon-emakume gehiago, eta bezperan 4.000koa izan zen igoera, atzo Babes Zibilak emandako datuen arabera.
Gaur arte, 7.423 alta izan dira, eta duela hilabete birusa herrialde horretan agertu zenetik 63.927 koronabirus kasu zenbatu dituzte.