Itxi

Koronabirusa

Frantziako Gobernuak apirilaren 15era arte luzatu du konfinamendua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Lehen ministroak ohartarazi du koronabirusak oraindik ez duela goia jo Frantzian. Dagoeneko 1.696 lagun hil dira.

Gizon bat burua plastiko batekin estalita, Eiffel dorrearen aurrean. Argazkia: EFE

Frantziako Gobernuak beste bi astez, apirilaren 15era arte, luzatu du konfinamendua, koronabirusaren hedapena geldiarazteko asmoz.

Hala iragarri du Edouard Philippe lehen ministroak, eta erantsi du epidemiak oraindik ez duela goia jo herrialde horretan. Oraingoz, 1.696 pertsona hil dira ospitale eta osasun zentroetan.  

Konfinamendua martxoaren 17an ezarri zuten eta datorren asteartean amaitu behar zen.

Orain arte ezarritako neurriak izango dira indarrean aurrerantzean ere. Hortaz, ondoko kasuetan soilik atera ahalko da etxetik: elikagaiak eta oinarrizko produktuak erosteko, etxearen inguruan kirola egiteko, arriskuan dauden pertsonei laguntzeko eta lanera joateko, betiere telelan posible ez bada.  

 

Albisteak (3)