ERRESUMA BATUA
Boris Johnsonek zaintza intentsiboetako unitatea utzi du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Astelehen gauetik zegoen ospitaleratuta Londresko St. Thomas ospitalean, koronabirusaren ondorioz.
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak Londresko St. Thomas ospitaleko zaintza intentsiboetako unitatea utzi du. Astelehen gauetik zegoen ospitaleratuta koronabirusaren ondorioz.
Downing Streetek ohar labur batean baieztatu duenez, "lehen ministroa behaketan egongo da orain, eta bertan monitorizatuko dute, susperraldia arretaz gainbegiratzeko".
Johnson igandean ospitaleratu zuten, duela bi aste positibo eman zuen gaixotasunaren "sintoma iraunkorrak" izan ondoren.
Martxoaren 27an kutsatzearen berri eman zuen, eta zazpi egun geroago baieztatu zuen ez zuela isolamendua utziko, sintoma "arinak" zituelako, zehazki sukarra. Denbora horretan, Downing Streetetik jarraitu zuen lanean, eta bideokonferentzia bidezko bileretan parte hartu zuen.
Kontserbadoreen eta liberal-demokraten arteko koalizio garaian Nick Cleggek postu hori bete zuenetik, Erresuma Batuko Gobernuak ez du lehen ministrorik, eta Dominic Raab Atzerri ministroak hartu ditu aldi baterako eskumenak.