Itxi

Koronabirusa COVID-19

AEBak dira dagoeneko munduan hildako kopuru gehien dituen herrialdea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

500.000 kutsatu baino gehiago eta 19.000 heriotzetik gora izan dira AEBn. Ondorioz, pandemiaren mundu osoko erdigune bihurtu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Amerikako Estatu Batuek Italiak baino hildako gehiago dituzte dagoeneko, koronabirusak jota, Johns Hopkins Unibertsitateak zabaldutako datuen arabera. Azken zenbaketek diotenez, 500.000 kutsatu baino gehiago eta 19.000 heriotzetik gora izan dira AEBn.

Hortaz, pandemiaren mundu osoko erdigune bihurtu dira AEBak, hildako eta kutsatu kopuruari dagokionez. Jarraian Italia doa (19.468 hildako eta 152.271 kutsatu) eta Espainia (16.353 hildako eta 161.852 kutsatu).

Hildakoen eta kutsatuen zifrak gorabehera, Donald Trump AEBko presidentea baikor azaldu da ekonomiaren berpizkundearekiko. Duela gutxi arte, apirilaren 12an normaltasunera itzultzea nahi zuen, baina geroago maiatzaren 1era arte gutxienez itxarotea onartu zuen. Maiatzaren hasiera jarduera ekonomikoa berrekiteko asmoz, lantalde bat sortu du.

Ostiral honetan eskainitako prentsaurrekoan Trumpek adierazi du datozen asteetan birusaren garapenari erreparatuko diotela, eta osasun publikoan aditu diren aholkulariak "arreta handiz" entzungo dituela. Dena dela, geldialdi ekonomikoa ahalik eta lasterren amaitzeko abantailak azpimarratu ditu berriro ere.

Koronabirusak 100.000 eta 240.000 hildako artean eragin zitekeela aurreratu zuen Etxe Zuriak. Aste honetan kopuru hori leundu dute, eta 60.000 hildako izan daitezkeela diote orain.

Albisteak (3)

Bideoak (1)