Koronabirusaren pandemia
Italiak 20.000 hildakoak gainditu ditu eta kutsatutakoak ia 160.000 dira
Agentziak | Erredakzioa
Azken 24 orduetan 566 pertsona zendu dira COVID-19agatik, gora egin duelarik igandeko datuekin alderatuta.
Italiak 20.000 hildakoak gainditu ditu astelehen honetan, apirilaren 13an. Azken 24 orduetan 566 pertsona zendu dira, igandean (apirilak 12) baino 135 gehiago, eta kutsatutakoak ia 160.000 dira. Hala jakinarazi du Angelo Borrelli Babes Zibileko buruzagiak.
Aditzera eman duenez, azken egunean 1.363 positibo gehiago eman dira, eta guztira 159.516 pertsona daude kutsatuta. Hildakoei dagokienez, azken 24 orduetan 566 pertsona hil dira, igandean zendu ziren 431k baino gehiago, eta guztira 20.465 dira COVID-19aren eraginez hil direnak.
Guztira, 28.023 dira ospitaleratutako pertsonak, azken 24 orduetan 176 gehiago egon direlarik, nahiz eta datuek beheranzko joera adierazten jarraitzen duten. Zaintza berezietako geletan 3.260 pertsona daude, igandean baino 83 gutxiago. Sintoma arinekin edo sintomarik gabe euren etxeetan isolatuta daude 72.333 italiar, Borrellik azaldu duenez.
Gaixotasuna gainditu dutenen datuei erreparatuta, apirilaren 13an 1.224 pertsonak jaso dute alta, eta 35.425 dira Italian COVID-19a gainditu dutenak koronabirusaren pandemia hasi zenetik.