Itxi

El Salvadorren

Ignacio Ellacuria hil zuten militarrak epailearen esku daude

Erredakzioa

Euskal jesuitarekin batera, militarrek beste zazpi pertsona hil zituzten, horietariko bost apaizak, 1989ko azaroaren 19an.

Ignacio Ellacuria, Portugaleteko jesuita. Argazkia: barnetik.com

El Salvadorreko Defentsa Ministerioak epailearen esku utzi ditu 1989an sei jesuita eta bi emakume hil zituzten 20 militarretatik bederatzi, El Salvadorreko Gobernuak jakinarazitakoaren arabera. Eloy Velasco epaile espainiarrak militar guztiak atxilotzeko agindua eman zuen iragan maiatzean.

Antza, bederatzi militarrek "borondatez" joan dira Segurtasun Militarreko Brigada Berezian, San Salvadorre, ostiraleko 18:00etan (00:00 GMT), Polizia Nazionalak Eloy Velasco epailearen atxilotzeko agindua indarrean jartzeko asmoa zuela jakin ondoren.

Entregatu diren bederatzi militarrak, guztiak erretiratuak, hauexek dira: Rafael Humberto eta Juan Rafael Bustillo Generalak; Francisco Helena Fuentes, Juan Orlando Zepeda eta Mariano Amaya Grimaldi, Jose Ricardo Espinoza Guerra, Gonzalo Guevara Cerritos, Antonio Ramiro Avalos Vargas eta Tomas Zarpate Castillo.

Jesuiten hilketagatik emandako atxiloketa aginduak Rene Emilio Ponce militarra ere aipatzen zuen, baina iragan maiatzaren 2an hil zen.

Velasco epaileak maiatzaren 30an eman zuen hilketan zerikusia izan zuten militarrak atxilotzeko agindua.


1989an gertatu zen

Sarraskia 1989ko azaroaren 16an gertatu zen, Atlacatl Batailoieko kideak UCA Ertamerikako Unibertsitatean indarrez sartu eta Ignacio Ellacuría, Segundo Montes eta Ignacio Martín-Baro jesuitak hil zituztenean.

Horiekin batera, Armando Lopez eta Juan Ramon apaiz espainiarrak, Joaquin Lopez salvadortarra, Elba Ramos UCAko langilea eta haren alaba, Celina, 16 urtekoa, hil zituzten.

Hilketa El Salvadorreko gatazka armatuaren garaian gertatu zen (1980-1992). Gatazkak iraun zuen bitartean 75.000 pertsona hil ziren.