Koronabirusa
Alemaniak egun pandemia "kontrolatu" daitekeela adierazi du
Agentziak | Erredakzioa
Jens Spahn Osasun ministroak azaldu du Gobernu federalak eta "Länder"-ek duela lau aste "dena gelditzeko" hartutako erabakia arrakastatsua izan dela.
Koronabirusaren hedapena kontrolatzeko neurri murriztaileak hartu eta hilabetera, Alemaniako Gobernuak egun pandemia "kontrolatu" daitekeela adierazi du.
Hartutako neurrien eraginkortasunari buruzko lehen balantzea egiteko prentsaurrekoan, Jens Spahn Osasun ministroak adierazi du Gobernu federalak eta "Länder"-ek duela lau aste "dena gelditzeko" hartutako erabakia arrakastatsua izan dela, eta agerraldian "kontrolatu" daitekeela nabarmendu du ziurtasunez.
Kutsatzeen hazkunde dinamiko batetik eboluzio lineal batera igaro direla zehaztu du, eta Alemaniako osasun sistema ez dela inoiz kolapsatu azpimarratu du.