Itxi

Koronabirusa

Munduan 2,16 milioi positibo kasu erregistratu dira eta 90.000 kutsatu berri daude

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kutsatutako berrien kopuruak marka ezarri du, koronabirusaren pandemiaren gorakada baieztatuz.

Bi langile estatubatuar babes-jantziekin. Argazkia: EiTB

Larunbat honetan, apirilaren 18an, munduan guztira 2,16 milioi COVID-19 kasu eta 90.000 kutsatu berri erregistratu dira, Munduko Osasun Erakundearen datuen arabera. Kutsatutako berrien zifrak orain arteko markak hautsi ditu, koronabirusaren pandemiaren gorakada baieztatu duelarik.

Bestalde, egunero ematen diren hildakoen (6.710) zifrak ostiralean baino baxuagoak dira (8.500), eta pandemia hasi zenetik gaur egunera arte munduan zendu diren pertsonak 146.088 dira. 

Europan 1,08 milioi kasu erregistratu dira, eta 784.000 Amerikan, bi kontinente hauek direlarik COVID-19 kasu gehien dituztenak, kasu guztien ehuneko 80a kontzentratzen dute. Afrikak ditu baieztatutako kasu guztien (13.000 baino gehiago), nahiz eta mila hildakoak gainditu dituen larunbat honetan.

Pandemiak gogorren kolpatu dituen kontinenteetan, Europan eta Amerikan, kutsaketen datuek behera egin zuten apirilaren 15era arte, baina gorakada nabarmena izan du berriro Estatu Batuetan, Kanadan edota Errusian.

Estatuko osasun agintarien estatistikek diotenez, munduan gaixotasuna gainditu duten pertsonak 583.000 dira; hau da, guztizko kasuen laurdena. Egoera larrian dauden pertsonak 57.500 dira.

Albisteak (3)