Koronabirusa
Aita Mari ontziko 34 migratzaileak berrogeialdian jarri dituzte, ferry batean
Agentziak | Erredakzioa
Italiak eta Maltak ez zutem euren portuetan lehorreratzeko baimenik eman, koronabirusaren ondorioz ezin zutelako migratzaileen eta osasu langileen segurtasuna bermatu.
Aita Mari ontziak Mediterraneoan jasotako 34 migratzaileak ferry batera eraman dituzte igande honetan, bertan bi asteko berrogeialdia egiteko, Italiako agintariek koronabirusaren pandemiari aurre egiteko emandako aginduari jarraituz.
Aita Mari Tirrenia konpainiako "Rubattino" ferrira gerturatu da goizean migratzaileen ontzi-aldaketa egiteko. Operazioa Siziliako hegoaldean egin dute, Palermoko portuaren aurrean. Migratzaileak Aita Mariren ontzigainean bildu dituzte, monoak eta maskarak jantzita, eta ondoren ferrira pasa dira, banan-banan, Italiako kostazainek korrodinatutako operazioan.
Migratzauile guztiak salbu dira jada "Rubattino" ferryan. Bertan beste 147 migratzaile daude berrogeialdian ostiraletik, Sea Eye erakunde alemaniarreko Alan Kurdi ontziak jasotakoak.
Italiako Azpiegitura eta Garraio Ministerioak ohar batean aditzera eman duenez, migratzaileen ontzi-aldaketa "izaera humanitarioa duen ekintza da" eta lehorreratzea Italiako portuetan egitea ezinezkoa dela azpimarratzen du.
"Izaera humanitarioa duen ekintza hau ezin da Italiako portu batean lehorreratzearekin gauzatu COVID-19aren ondorioz dagoen osasun eta antolaketa presio handiagatik", esan dute oharrean.
"Presio" horren ondorioz, ezin dute lehorreratzea segurtasun osoz egitea bermatu "lehorreratzean laguntzen duten pertsonentzat ezta migratzaileentzat ere".
Italiako eta Maltako gobernuek erabaki dute euren portuak ez direla lehorreratzea egiteko seguruak, koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz.
Aita Mari ontzia Siziliako kostaldean eman dizu azken egunak Mediterraneoan erreskatatutako 34 migratzaileak lehorreratzeko aginduaren zain.
"Mesedez, laguntza behar dugu"
Marco Martinez Aita Mariko kapitainak laguntza eskatu zuen larunbat arratsaldean, migratzaileak lehorreratu ahal izateko.
"Hemen ez dago medikurik, laguntza behar dugu, mesedez, jende hau hemendik ateratzea behar dugu gure lanarekin jarraitu eta Espainiara joan ahal izateko", esan zuen kapitainak.