Itxi

KORONABIRUSA

192 hildako izan dira azken egunean Italian, martxoaren 14tik eman den zifra baxuena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gaur egun 17.357 gaixo daude ospitaleratuta, horietatik 1.539 ZIUn. Astelehenean ekingo diote jardueran irekierari eta zuhurtziaz jokatzeko eskatu du Gobernuak.

Erromako supermerkatu batera sartzeko ilara. Argazkia: EFE

Azken 24 orduetan, 192 hildako erregistratu dira Italian COVID-19 koronabirusagatik, eta ez 474 Babes Zibileko buletinak adierzi bezala. Izan ere, apirilean ospitaleetatik kanpo eman diren 282 hildako gehitu ditu Babes Zibilak. Gauzak horrela, latunbat honetan erregistratutakoa da zifra baxuena martxoaren 14tik, eta beheranzko joera mantentzen da.

Bestalde, 1.900 positibo berri atzeman dituzte azken egunean, 209.328 osasun krisia hasi zenetik. Orain arteko altak 79.914 dira.

Gaur egun 17.357 pertsona daude ospitaleratuta sintomekin, horietatik 1.539 ZIUn.

Lurraldeka, Lombardiak jarraitzen du izaten kolpatuena: 77.002 kasu eta 14.189 hildako. Bigarren, Emilia-Romaña 25.850 kasu eta 3.614 hildakorekin, eta hirugarrena, Piamonte: 27.179 kasu eta 3.126 hildako.

Astelehenean ekingo diote deseskalatzeari

Hauxe da konfinamendu zorrotzeko azken asteburua italiarrentzat. Izan ere, astelehenean, maiatzak 4, jardueren irekiera gradualari ekingo diote, Gobernuaren zuhurtzia deien eta haserre dauden hainbat sektoreren eskakizunen artean.

"Astelehenean hasten da desafiorik zailena. Zenbat iraungo duen eta nola amaituko den ez dakigun partida baten bigarren zatia hasten da. Ez ditugu lehen zatian egin ditugun sakrifizioak ahaztu behar eta azken emaitzaren protagonista garela uler dezagun" esan du gaur Domenico Arcuri larrialdirako kontseilariak.

Arcurik zuhurtziaz jokatzeko eskatu die italiar guztiei "askatasun eralatiboaren eta osasunaren arteko oreka arrazoizko bati eusteko".

Albisteak (2)

Bideoak (2)