Itxi

Koronabirusa

174 hildako azken 24 orduetan Italian, martxoaren 9tik izan den kopururik txikiena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gainera, 1.389 kasu gehiago atzeman dira. Guztira, 210.717 lagun daude Italian koronabirusarekin kutsatuta.

Italiarrak supermerkatu batean, segurtasun-tartea gordetzen. Argazkia: EFE

Babes Zibilak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan, 174 hildako gehiago izan dira Italian, martxoaren 9an konfinamendua hasi zenetik izandako hildako kopururik txikiena. Egun hartan, 97 pertsona hil ziren koronabirusarekin.

Gainera, 1.389 kasu gehiago atzeman dira (larunbatean, 1.900). Guztira, koronabirusarekin 210.717 kutsatu daude Italian. Martxoaren 10etik izandako positibo kopuru txikiena da, 977 kasu zenbatu baitzituzten orduan.

Italiako buletinaren arabera, 17.242 gaixo daude ospitaleratuta; horietatik 1.501, zainketa intentsiboetan (larunbatean baino 38 gutxiago). Gainera, 81.654 lagunek gainditu dute gaitza (1.740 gehiago), eta 100.179 koronabirus kasu aktibo.

Datuak eskualdez eskualde aztertuta, 77.528 positibo eta 14.231 hildako izan dira Lombardian; 27.430 positibo eta 3.152 hildako Piamonten, eta 26.016 positibo eta 3.642 hildako Emilia-Romagnan. Atzetik doaz Veneto, Toscana, Liguria, Lazio eta Markak eskualdeak.

Albisteak (3)