Itxi

Koronabirusare pandemia

Munduan 3,86 milioi pertsona daude kutsatuta eta 265.000 baino gehiago dira hildakoak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Pandemia azkar hedatzen ari da Amerikatik. Estatu Batuak da munduan kasu gehien dituen herrialdea, Espainiak eta Italiak baino sei bider gehiago.

New Yorkeko irudia. Argazkia: EFE

Munduan 3,862 milioi pertsona daude COVID-19 koronabirusagtik kutsatuta, maiatazaren 9an Munduko Osasun Erakundeak jakinarazi duenez. Guztira, 88.245 pertsona gehiago kutsatu dira egun bakarrean, eta horren arrazoietako bat da birusa azkar hedatzen ari dela Amerikatik. Gaixotasunak eragin dituen hildakoak 265.961 dira, egun bakarrean 5.394 pertsona zendu direlarik, bezperan baino 1.150 gutxiago.

Kontinente amerikarrean 1,63 milioi pertsona daude kutsatuta, eta Europak dituen 1,68 milioietara gerturatu da. Estatu Batuak da munduan pertsona kutsatu gehien dituen herrialdea, baieztatutako 1,25 milioi COVID-19 kasurekin, bigarren postuan den Espainiak eta hirugarrenean den Italiak baino sei bider gehiago dituelarik. Brasil da Amerikan kasu gehien dituen bigarren herrialdea, 135.000 kutsatuak gainditu baititu, zifra ofizialek diotenez.

Albisteak (3)