Itxi

Errusia Konstituzioa

Zeintzuk dira Konstituzio errusiarraren erreforman egingo diren aldaketa nagusiak?

eitb.eus

Leer en Castellano

Guztira, errusiarrek oinarrizko legearen 206 aldaketa bozkatu dituzte, baina garrantzitsuena, adituek diotenez, Putini 2024an berriro hauteskundeetara aurkeztea ahalbidetzen dion aldaketa da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Plebiszitu konstituzionala erabakitzeko xedearekin 109 milioi errusiar bozkatu zuten uztailaren 1ean, Vladimir Putin presidenteak Kremlinen 2024tik aurrera boterean mantentzeko bidea zabaltzea haren helburua izanik, koronabirusaren pandemia dela eta, duela hiru hilabete atzeratu zuena.

Guztira, errusiarrek oinarrizko legearen 206 aldaketa bozkatuko dituzte, baina garrantzitsuena, adituek diotenez, Putini 2024an berrautaketara aurkeztea ahalbidetzen dion zuzenketa da, egungo Konstituzioak eragozten diona.

Hauek dira errusiarren oniritziak baldintzatzen dituen aldaketa konstituzionalak:

¿Putin 2000-2036?

Erreforma konstituzionalaren punturik eztabaidatuenak Putinen agintaldien balizko "zirriborro eta kontu berriari" egiten dio erreferentzia; izan ere, Putinek iragarri du 2024an presidentetzara berriz aurkezteko aukera ez duela ixten.

Errusiako diputatuek Konstituzioaren erreforma bigarren irakurketa erabakigarrian aztertzen zuten egun berean proposatu zuten zuzenketa, eta berehala jaso zuen parlamentari gehienen babesa, komunisten oposizio bakarrarekin.

Errusiar gehienek Konstituzioaren erreformaren alde egingo balute, Putinek, 2000. urtetik boterean dagoenak, Kremlinean sei urteko beste bi agintaldi egiteko aukera izango luke berriro, egungo Konstituzioak debekatzen baitio.

Lurraldeak lagatzeko debekua

Konstituzio berriaren zuzenketa patriotikoenetako bat atzerriko estatu bati lurraldea lagatzeko debekuan datza.

Bere egileak, Vladimir Mashkovk, edozein lurralderen lagapenari buruzko negoziazioak debekatzearen alde egin du, batez ere, Krimeako penintsulan, 2014an Ukrainari atxikia, eta Kuril uharteak helburu diren Japoniaren arteko lehian.

Errusiera

Zuzenketek – 206 guztira – "Estatuaren herri fundatzailea" kontzeptua ere jasotzen dute, haren hizkuntza, errusiera, herrialdeko hizkuntza ofiziala dela adieraztean.

Aldaketak kritikak eragin ditu gutxiengo etniko batzuetako ordezkarien artean, Errusian bizi diren 190 herri ingururi 'Estatuaren fundatzaile ez' izatea ez zaiela batere atsegina iruditzen iritzita.

SESBeko oinordekoa

Oinarrizko legean egindako zuzenketek Errusia Sobietar Batasunaren oinordeko leial izatea ere finkatuko dute, SESBek atzerrian dituen ondasunak eta nazioarteko akordio eta erakundeetan duen partaidetza barne.

Jainkoaren aipamena

Errusiarrek bozkatzen duten beste zuzenketa nabarmenetako bat Jainkoaren figura Errusiako Konstituzioan sartzea da.

Proposamena, presidenteak babestua, Kiril patriarkaren eskutik iritsi zen. Errusiar gehienek, jainkotiar izaki goren baten existentzian sinesten dutela argudiatu zuen, halabeharrez, kristau ortodoxoen Jainkoarena izan gabe, musulmanena eta "beste askorena" ere badelarik.

Ereserkian "Jainkoak babestutako aberri maitatua esan badaiteke, zergatik ezin da esan Konstituzioan?", adierazi du herrialde honetako hierarkia ortodoxo gorenak.

Nazioarteko zuzenbidearen gaineko lehentasuna

Karta Magnari egindako aldaketa garrantzitsuenen artean, Errusiako Konstituzioak nazioarteko Zuzenbidearen gainean duen lehentasuna ezartzen duen zuzenketa ere ageri da.

Zuzenketak onartuak badira, "Errusiaren historia modernoan lehen aldiz, herrialdea bere Karta Magnan oinarrituko da, nazioarteko erakundeen erabakiek kontraesanean jartzen badituzte", adierazi du Viacheslav Volodin Behe Ganberako buruak.

Memoria historikoa

Bigarren Mundu Gerrari buruzko "errebisionismoaren" aurkako kanpaina errusiarraren ildotik, Karta Magnak "egia historikoaren" babesari buruzko artikulu bat jasoko du.

"Errusiako Federazioak Patriaren defendatzaileen memoria ohoratzen du, eta egia historikoaren babesa bermatzen du. Aberriaren defentsan herriaren balentriari kalte egitea onartezina da", adierazi du Errusiako presidenteak.

Homosexualen arteko ezkontzari betoa

Gaur errusiarren oniritzia jasoz gero, Konstituzio zuzenduak ezkontza gizon eta emakume baten artean izatea soilik jasoko du.

Putinek aurrez adierazi zuen bera herrialdean presidente den bitartean ez zirela inoiz legeztatuko sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak.

"Ni presidente naizen bitartean, ez da guraso bat eta guraso bi izango, ama eta aita izango dira", azaldu zuen Errusiako agintariak otsailean, konstituzioaren zuzenketak idazteko ardura duen aditu taldearekin egindako bileran.

Gutxieneko soldata eta pentsioak

Konstituzioan egingo diren aldaketen artean gehien azpimarratu dena pentsioen urteko derrigorrezko indexazioa da, era berean, gutxieneko soldata gutxieneko biziraupen indizearen gainetik ezartzea ere nabarmendu da.

Errusiar kultura

Beste zuzenketa batek Errusiako kultura aipatzen du, herrialdeko "herri multinazionalaren ondare bakar" gisa, eta Estatuak berak babestu behar duela azaltzen du.

Bertako egileetako batek, San Petersburgoko Hermitage museoko zuzendaria den Mikhail Piotrovskik, kultura errusiarraren ikurretako bat dela azaldu zuen, bere bandera edo armarria bezala, hala ere, azken biak alda badaitezke, "Dostoevski, Pushkin eta Chaikovski beti gurekin geratuko dira".

Albisteak (1)

Bideoak (1)