Itxi

Koronabirusa

Italiak gaurtik aurrera gaueko aisialdirako lokal guztiak ixteko agindu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Diskoteka guztiak, aire zabaleko ekitaldiak, eta hondartzako klubak barne, itxita egongo dira.

Herrialdeak larunbatean 460 kasu baino gehiago zenbatu zituen. Irudia: EFE.

Roberto Speranza Italiako Osasun ministroak iragarri duenez, gaurtik aurrera gaueko aisialdirako lokal guztiak itxiko dituzte, koronabirusaren pandemiaren gorakada berriei aurre egiteko.

Diskoteka guztiak, aire zabaleko ekitaldiak eta hondartzako klubak barne, itxita egongo dira, eta 18:00etatik 06:00etara maskara eraman beharko du nahitaez taberna, jatetxe eta plaza publikoetan biltzen den edonork, "edo pilatzeko arriskua dagoen edozein lekutan".

Neurri berri horien arabera, herrialdeak 460 kasu baino gehiago zenbatu ditu larunbatean, maiatzetik inoiz izan ez den maximoarik altuena: 629 kutsatu dira, lokal hauetan eman diren gazteen pilaketek eragindako hainbat agerralditan.

Italiako Gobernuko adituek ohartarazi dutenez, eskolen irekiera arriskuan dago, dena den, Speranzak ahalegin guztiak egingo ditu egoera hori eman ez dadin.

"Italian kutsatuen kopuruak, nahiz eta Europako apalenen artean egon, hazten ari dira. Ezin ditugu azken hilabeteetan egindako sakrifizioak zapuztu. Gure lehentasuna irailean eskolak berriro irekitzea izan behar da, segurtasun osoz", jakinarazi du Facebookeko post baten bidez.