Itxi

Bolivia

Boliviara itzuli da Evo Morales urtebeteren ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Asteazkenean iritsiko da Chimorera, alegia, 2019an Mexikorako bidea hartu zuen herrira. "Estatu-kolpeak behartuta", Boliviako presidentetza utzi beharra zeukala iragarri zuen orduan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Evo Morales Boliviara itzuli da astelehen honetan, herrialdea utzi zuenetik urtebete igaro denean. "Estatu-kolpeak behartuta" Boliviatik alde egin beharra zeukala iragarri zuen orduan.

Argentinako muga gainditu eta Villazonen (Bolivia) sartu da gaur Morales. Han, harrera beroa egin diote jarraitzaileek.

La Quiacan (Argentina) ere ekitaldi jendetsua antolatu dute Boliviako presidente ohia agurtzeko. Izan ere, iragan abenduaren 12tik bertan bizi izan da. Aurretik, baina, Mexikon egon zen hilabetez. Alberto Fernandez Argentinako presidenteak ere hartu du parte ekitaldian, eta haren agurra jaso du Moralesek Boliviara abiatu aurretik.

Urriaren 18an MAS Sozialismorako Mugimenduak Boliviako hauteskundeak irabazi zituen, eta gutxira Moralesek iragarri zuen Bolviara itzuliko zela.

Hala, asteazkenean helduko da Chimorera, 2019ko azaroaren 11n Mexikorako bidea hartu zuen herrira. Egun bat lehenago eman zuen jakitera presidentetza utziko zuela, besteak beste presio militarra eta politikoak bultzatuta.

Iazko urrian hauteskundeak egin zituzten Bolivian, eta Morales gailendu zen laugarrenez, baina handik gutxira bozak baliogabetu zituzten, iruzur salaketak tarteko.

Albisteak (10)

Bideoak (1)